XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAPURDIN
BAIONA.

Hiriak egin daizko Juanchuto jaun erretor zenari ohore batzu ezin ederragoak.

Ehunez goiti aphez bazen.

Legasse, Oraneko jaun aphezpiku eskualdunak egin du gorphutzaren altchatzea.

Eta katedralean sartu baino lehen, karrika handienetako itzulia egin dugularik, ikustekoa zen orotako jendeketa.

Soldado aintzindariak, jenerala lehen, hiriko buruzagiak, Garat eta Guichenné bi deputatuekin, eskola guzietako nausi guziak hor ziren.

Larrouy kalonjeak eman du meza, Mirande Hazparne-ko jaun erretorak eta Barbier Semperekoak laguntzen zutela.

Itsasurat ereman dute gero gorphutza.

Han ehortzia zanen da.

SARA.

Dembora ontzearekin batean usoa ere abiatu da aski ederki gure usotegietarat, nahiz ez den oraino espantu egitekorik.

Bi astez deus guti agertu da, dembora ere gisa hartakoa egin duelakotz.

Joanden asteleheneko, egun hori hartuz, beraz Urriaren 20 eko, baziren 227 dozena, 2724 uso.

Gehiena hatzeman dena egun batez 40 dozena.

Badu 25 egun ihizin hasiak direla.

Gisa hortan heldu zakote bana bertze eguneko 109 uso Urriaren 20 artean.

Gutisko.

Bainan oraino egun hobeak izan dezazkete Urriaren azken egunak artean.

Gauden beira.

SEMPERE.

Gaitzeko partida bat egin dute gan den ortziralean Semperen.

Hiru azkaindar Iratzoqui eta Théophile gaztearen kontra.

Azkaindarrek irabazi.

Eta nik sakelan banintu hor jokatu dituzten diruak ez nintazke batere samur.

Noizko bertze partida?.

AZKAINE.

Igaran ortziralean, bederatziak irian, Piarres Berho, Ezkazabalekoa, egur egiten ari zen bere alabarekin, noiz eta haitz ondo bat, uste gabeko alderdirat amor emanik, gainerat jin baitzaio.

Gizon dohakabeak han berean eman du azken hatsa, lehertua bere alaba gaichoaren begien aitzinean.

MILAFRANKA.

Potoka bat galdu da, hiru hilabetekoa, Muga-ko lepotik ateratzen dena.

Kolorez gorri ilhuna, nehun churirik gabia; bi beharri puntetan lahia edo martillu ttipiak; buztan litsa moztua; metre bat hogoi ta hamabitik goitikoa.

Berririk dakienak igor zuzenbide huntarat: Bezonart, Villefranque.

Saristatua izanen da.